2011-11-26

Mandoiara urteerea




Pasadan zapatuen, azaroaren 19en, Mandoiara urteroko urteerea antolatu gendun Lurrarinok. Denporea lagun, goizeko 9etan ipini gendun kultur-etxean hitzordue eta gogotsu urten ginen Gezalara bidean batutako 9 lagunok eta Mondi txakurre. Kontu kontari, barre artean (behintzet aldatzak izten zaurienean)heldu ginen errekorriduko puntarik altuenera. Han, txokolate apur 1, frutea eta zeozertxo gehau janda eta ur freskoari tragukada ederrak emon ostean (egon zan inor hara heldu izine zelebretako zigarroa erre behar izin zauena...), buzoira berba pare bat sartu eta ziklista batzuri argazkie aterateko eskatu jotzeguen. Indarbarritute ginela, zelan ez, beherantzako bideari ekin jotzegun barriro igon ginen bidetik.



Egune amaituteko, guardean txabolara heldu ginenerako, Goizane eta Aimarrek prestaute okin jozkuen 12takoa, gorostieri bisitea egin (bizi de!!!)eta tripakadeagaz Igorrera heldu ginen.

Egun itzela!!! Ia hurrungorako nonor gehau animetan dan!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario